Igeldo Donostiatik banatzeko eta herri bihurtzeko erabakia bertan behera otsailean utzi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Donostiako Udalak helegitea jarri ondoren. Auziaren muinean ez zen sartu auzitegia; behin-behinean bertan behera utzi zuen dekretua, auziaz erabaki arte.
Erabaki haren aurka helegitea jarri zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Igeldoko Itxas Aurre elkarteak, Igeldo desanexionatzeko araua berriro indarrean jartzeko. Auzitegiak ez ditu onartu eskari horiek.
Auzia ez dago itxita. Donostiako Udalaren helegitea aintzat hartu bai, baina auziaren muinean ez zen sartu auzitegia otsailean; behin-behinean dago etenda Igeldo herri bihurtzeko dekretua. Auziaren muina aztertzea falta dute epaileek.