Espainiako hauteskunde orokorrak

Igor Irigoien izango da EB-IUren Espainiako Legebiltzarrerako hautagaia eta Ander Gutierrez senaturakoa

Igor Irigoien eta Ander Gutierrez, hurrenez hurren, EB-IUren Espainiako Legebiltzar zein Senaturako zerrendaburu hautatu dituzte gaur. Abokatuak dira biak, eta 28 urte ditu lehenak eta 25 besteak. Irigoienek agertu du beren nahia dela PPren gehiengo absolutua eta hark ekarri dituen gehiegikeriak amaitzea; Gutierrezek, berriz, Senatuaren erreformaren alde lan egingo dutela azpimarratu du, "Etorkizuneko Espainiako Estatu Federalaren ernamuina izan dadin".

2004ko urtarrilaren 31
16:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Irigoien Kongresurako hautagaia EB-IUren EAEko Kontseilu Politikoko kidea da, eta, halaber, Eusko Jaurlaritzako Lankidetzako zuzendaria. Gutierrez, ostera, EB-IUko idazkari instituzioanala da eta alderdiko lehendakaritzako kidea.

Javier Madrazo EB-IUko idazkari nagusiak nabarmendu du beren hautagaitzek gaztetasunaren eta esperientziaren arteko oreka eta sexu parekotasuna dituztela ezaugarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.