Ijito komunitatearen inklusioa eta garapena bermatzeko aurkeztu du plana Nafarroako Gobernuak. Dagoeneko Inklusio Sozialeko planak jasotzen dituen neurri orokorrak neurri espezifikoekin konbinatzeko asmoa azaldu dute. Esparru nagusiak enplegua, hezkuntza eta osasuna izanik, hainbat helburu bildu ditu estrategiak: ikaslego ijitoaren arrakasta akademikoa handitzea, 30 urte baino gutxiago dituztenen enplegua %100ekoa izan dadin laguntzea, eta osasun esparruan pairatzen dituzten desberdintasunen murriztea bermatzea, batik bat. Gainera, etxebizitza sarbiderako eta parte hartze soziala areagotzeko ere neurriak azaldu dituzte.
Adierazi dutenez, oraindik asko dira ijito komunitateak pairatzen dituen diskriminazio egoerak, eta horiek desagerrarazteko lan egiteko konpromisoa hartu du gobernuak.