Greba. Ikasle Abertzaleek gelak uztera deitu dituzte Nafarroako ikasleak, hilaren 22rako. «Hezkuntza sistemak jasandako erasoak» salatu nahi dituzte. Diru murrizketak eta Espainiako Gobernuak iragarritako irakaskuntzaren erreforma aipatu dituzte, bertzeak bertze. Hilaren 22ko greba deialdiarekin batera, manifestazio bat antolatu dute egun horretarako. 12:00etan abiatuko da Gazteluko plazatik, Utopiaren bidean ikasleok iraultza lelopean.
Izen bereko manifestua helarazi zioten Ikasle Abertzaleek Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi, duela hiru hilabete. Erantzunik ez dutela jaso salatu dute. Hezkuntza gizartearen motorra dela nabarmendu dute IAko kideek.
Ikasle Abertzaleek grebara deitu dute Nafarroan, hilaren 22rako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu