HEZKUNTZA

Ikasleak gehiago pilatzeko agindu du Nafarroako Gobernuak

Sindikatuekin bihar bilduko da Iribas kontseilaria, baina jada aurreratu die zer erabaki duen gobernuak: orain baino bi ikasle gehiago sartuko dituzte geletan irakats-aldi gehienetan.

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko maiatzaren 8a
20:24
Entzun

Ikasle gehiago sartuko dituzte Nafarroako ikasgeletan. Nafarroako Gobernuak sindikatuei jakinarazi die orain baino bi ikasle gehiago sartu beharko dituztela Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako geletan. Honako hauek izango dira kopuruak:

Haur Hezkuntza (3 urte): 25 ikasle (orain bezala).

Haur Hezkuntza (4 urte): 26 ikasle (+1).

Haur Hezkuntza (5 urte): 27 ikasle (+2).

Lehen Hezkuntza: 27 ikasle (+2).

DBH: 32 ikasle (+2).

Batxilergoa: 35 ikasle (orain bezala).

Joan den astean Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak iragarri zuen "kasuz kasu" aztertuko zutela ikasleen gehieneko kopurua handitzea. Ez da hori sindikatuei igorri dien txostenean ageri dena. Bihar dute bilera sindikatuek eta Iribasek, baina, txosten horien bitartez, murrizketen erabakiak jakinarazi dizkiete jada langileen ordezkariei. 

Aurrez iragarritako neurri bat hartuko duela berretsi die gobernuak: irakasleek bi eskola ordu gehiago izango dituzte astean. Denbora gutxiago izango dute beste jardunetarako (tutoretzak, zuzenketak...). Orduak gehituta eta ikasle gehiago pilatuta, ehunka irakasle kanporatuko dituzte.

Beste neurri bat ere jakinarazi die Iribasek: lansari osagarriak nabarmen jaitsiko dizkiete langileei. Mintegietako buru ari direnen sariak jaitsiko dira, besteak beste. Ordea, bada pizgarri berri bat: TIL hizkuntzen trataera integratua ezarri duten eskoletako ikasketa buruei beste ordainsari bat emango diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.