Ikastaroak Internet bidez egiteko modua jarriko du aurten AEK-k

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Euskara klaseak Internet bidez hartzeko modua jarriko du aurtengo ikasturtean AEK-k. Sarearen dituen abantailez baliatu nahi dute arduradunek: ikasleek elkarren artean harremana izatea bultzatuko dute, eta tutoreekin etengabean harremanetan egotea; soinu eta bideo bidez aritzeko aukera izango dute. Maila guztietako azterketetarako ikastaroak eskainiko dituzte sarean. 590 euroan jarri dute prezioa.

Doako ikastaldiak ere eskainiko dituzte AEK-k eta beste hainbat elkartek elkarlanean. EGA azterketari lotutakoak, mintzamena lantzekoak, euskal kantugintzari eta euskalkiei buruzkoak eta euskalkien ingurukoak dira ikastaroak. Horietan ez da tutorerik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.