Ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza eredua aukeratu ahal izatea proposatu du Euskadiko Eskola Kontseiluak

EAEko ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza eredua aukeratzeko askatasuna izatea proposatu du Euskadiko Eskola Kontseiluak. Eredu horrek euskara eta gaztelaniaren ezagutza bermatu beharko du.

2007ko otsailaren 6a
18:55
Entzun
Euskadiko Eskola Kontseiluak proposatu duen eredu berri honen arabera, administrazioak finkatuko luke ikastetxe bakoitzean euskaraz eskaini beharreko eskola kopurua. Ikastetxe bakoitzaren egoera soziolinguistikoa eta testuingurua aintzat hartuko lirateke ordu kopuru

hori finkatzeko garaian.

Euskadiko Eskola Kontseiluaren esanetan, orain arteko hizkuntza ereduek lortu dituzten emaitzak “onak” izan dira, baina aurrera begira zenbait aldaketa egitea onuragarria litzateke. Aldaketa horietako bat izango litzateke gaur egin duten proposamena. Hainbat ikastetxeko zuzendari eta irakasleekin batera egindako eztabaida baten emaitza dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.