Irudia. Donostia
IKASTOLAN, MURRIZKETEN KONTRA
Donostiako Añorga auzoko Amassorrain ikastolako ikasleek, gurasoek eta irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo, azken ikasturteko murrizketak salatzeko. 2012-13ko ikasturtean aurrekoan baino hiru irakasle gutxiagok egiten dute lan han; hala, hamazazpi gelatan bildu beharrean, aurten hamasei gelatan bildu behar izan dituzte umeak.2 urteko umeen gela bakarrean hogei ume sartu dituzte, eta ingeles orduak gutxitu: bi ordu izango dituzte astean, hiruren ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu