'Geroa Zugan'

Ikastolen elkarteak bat egin du 'Geure oinarrietatik' manifestuarekin

Konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko.

Ikastolen Elkarteko ordezkariak kanpainarekin bat egiten.Jose Luis Sukia, Idurre Maortua eta Koldo Tellitu; erdian, Martxelo Otamendi eta Iban Arregi. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 16a
18:28
Entzun

Ikastolen Elkarteak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko. Ikastolen elkarteko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Koldo Tellitu elkarteko presidenteak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.

[YouTube]https://youtu.be/e6QqBFLrUGQ[/YouTube]

Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA berri taldea osatu zuten. Hamabost urte betko ditu BERRIAk 2018an, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.

[YouTube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/YouTube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.