Ikur faxistak instituzio eta kaleetatik kentzeko eskatu dute elkarretaratze batean

Sinbologia frankista kentzera dei egin zuten Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Altxamendu frankistaren 75. urteurrenaren karietara, instituzio eta kaleetatik sinbologia faxista ken dezatela eskatu zuten Bilboko Moyua enparantzan atzo iluntzean egindako elkarretaratze batean. Sare Antifaxistaren deialdiarekin bat egin dute Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Gazte Komunisten Kolektiboak.

Trantsizioaz geroztik diktadura garaiko giza eskubideen urraketak ordaintzeko borondate politikorik ez dela izan salatu du Memoria Historikoaren Berreskuratzerako Elkarteak.

Bestalde, altxamendu militarra eta diktadura frankista ofizialki gaitzetsi ditzatela eskatu die NaBai koalizioak Nafarroako eta Espainiako gobernuei. Eusko Jaurlaritzak ere Espainiako Gobernua horretarako estutzea proposatu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.