Joan den martxoaren 25ean bere buruaz beste egin zuen gazte batek Ilundaingo adingabeen zentroan, han sartu eta bi hilabetera. Senideek ustez zentroa salatu zuten epaitegietan, AI Amnesty International erakundearen laguntzarekin. Atzo AIk gazteak ez zuela behar besteko arreta jaso esan zuen. Hori dela eta, berehala atera da Maribel Garcia Malo salaketak erantzutera. Gai Sozialetarako Nafarroako kontseilariaren arabera, "protokolo eta jardunbide guztiak martxan jarri genituen gertatu bezain laster, eta gertatutakoaren ikerketa ere behar genuenaren esku utzi genuen".
Garcia Malok argitu duenez, ez daukate informaziorik gaztearen senideek jarritako ustezko salaketari buruz.
gizartea
Ilundaingo gaztearen heriotzaren kasuan jardunbide guztiak egin zituztela esan du Garcia Malok
Ilundaingo adingabeen zentroan bere buruaz beste egin zuen gazteak ez zuela behar besteko arreta jaso salatu du AI Amnesty Internationalek, eta berehala erantzun du Nafarroako Gobernuak: "protokolo guztiak abian jarri genituen gertatu bezain laster".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu