PPri «immobilismoaren apologia» egiten aritzea leporatu dioezker abertzaleak. Haren iritziz, igaro den asteburuan PPk Euskal Herrian eginiko bi biltzarretan helarazitako mezuek argi erakutsi dute zein den Espainiako Gobernuaren jarrera — EAEko kongresua egin zuen Bilbon, eta Nafarroakoa Iruñean—. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailearen arabera, PPk gora- zarre egiten dio «konponbide ezari eta gatazkaren iraunkortzeari».
Gobernuak gizartearen eskaerei «berriro» bizkar eman diela salatu du Ugarteburuk: «Mespretxua adierazi die euskal jendartearen eskaera demokratikoei eta konponbide prozesuan inplikatzeko eskatuz nazioartetik datozen deiei». PPri dei egin dio «immobilismoaren lubakia» uzteko, eta konponbide prozesuan «eragile aktibo» bihurtzeko: «Salbuespen neurriak kendu eta elkarrizketari ekin behar dio, zentzuzko bide bakarrari».
Ezker abertzaleak uste du PPk, ETAren desegitearen diskurtso «antzuarekin», dagozkion ardurak ezkutatu nahi dituela. Gogorarazi du gobernuak azken sei hilabeteetan ez duela «inolako» pausorik eman gatazka politikoa konpontzeko: «Eskubideak urratzen segitura, jokaleku berriari sabotajea egiten ari zaio etengabe». Ezker abertzalearen arabera, Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak asteburuan zabaldutako mezuek argi uzten dute Espainia «antidemokratikoa» dela.
Immobilismoari«apologia» egiten aritzea egotzi dio ezker abertzaleak PPri
Maribi Ugarteburu: «PPk gorazarre egin dio konponbiderik ezari eta gatazkaren iraunkortzeari»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu