Irudia. Iruñea
IÑAKI ERRO ASKE UZTEKO ESKAERA
Iñaki Erro presoa eta gaixotasun larriak dituzten gainerako hamahiru presoak aske uzteko eskatu zuten atzo ehun bat lagunek, Iruñeko espetxe berriaren ondoan. Une batean, Iñaki Erro ziegako leihora hurbildu zen senideak agertzera. Iñaki Errok bihotzeko gaixotasun larria du, eta Almerian zegoen preso, baina duela bi aste Iruñera ekarri zuten ama gaixorik zeukalako, bisitatu ahal izateko. Joan den larunbatean, berriz atera zuten Iruñeko kartzelatik Almeriara eramateko, baina bidean jakin zuen ama hil zitzaiola, eta bueltan ekarri zuten Iruñera. Bertan, Bakartxo Ruiz, Maiorga Ruiz eta Patxi Zabaleta parlamentarioek bisitatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu