Iñaki Graciaren aurkako auzia amaitutzat eman du epaileak

Pedraz epaileak autoan dioenez, «ez dago Graciari ekintza egin izana egozteko oinarririk»

2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak amaitutzat eman du Iñaki Graciaren aurkako auzia. Horrela, Graciak Jose Antonio Ortega Lararen bahiketa luzatzeko agindua eman zuela frogatzeko «oinarririk» ez dagoela dio Pedrazek kaleratutako autoan. Hortaz, epailearen ustez, «ez dago zantzu txikienik ere» Iñaki Gracia «akusatzeko».

Era horretan, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Dignidad y Justicia elkarteak eta Asociacion de Victimas del Terrorismo Verde Esperanza taldeak aurkeztutako helegitea baztertu du Pedrazek.

Horrez gain, Jesus Maria Uribetxeberriaren deklarazioa baliogabetu ostean, Pedrazek dio «agerikoa» dela ezin direla egin froga gehiago, Graciari Ortega Lararen bahiketa luzatzeko agindua eman zuela egoztekolotura bakarra Uribetxeberria delako.

Auzitegi Nazionaleko epaileak dio «baliogabeak diren zantzuekin auzipetzera iristeak Salbuespenezko Zigor Zuzenbidearen, Etsaiaren Zigor Zuzenbidearen, eta etsaiaren aurka zigor prozesua egokitzearen orokortzea ekarriko lukeela».

Hori bai, fiskalak auzia amaitutzat ematearen aurkako helegiterik aurkeztu ez zuen arren, herri akusazioekin bat egin zuen. Horregatik, Auzitegi Nazionaleko zigor salak aztertu beharko du helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.