Iñaki Imazen aurkako euroagindu eskaera onartu du Paueko auzitegiak. Imaz abuztuaren 6an atxilotu zuten, Hendaian, ETArekin lotura duelakoan. Arratsaldean aske utzi zuten, baina kontrol judizialpean. Donostiakoa da Imaz, eta bizitza normala zeraman Lapurdiko herri horretan. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu zuen Imazen estradizioa, eta hura Espainaratzearen alde azaldu zen fiskala. Atzo epaileak babestu egin zuen eskaria. Imazek hiru egun ditu orain helegitea aurkezteko; kasu horretan, auzia Parisko Auzitegi Gorenaren esku geratuko litzateke.
Gatazkaren konponbide integralaren aldeko mugimenduak Paueko auzitegiaren erabakia salatu du, eta «epaiketa politikoak, errepresio mota guziak eta legeria bereziak» bertan behera geldi daitezen eskatu.
Irailaren 25ean, berriz, Arturo Villanueva nafarraren aurkako euroagindu eskaerari buruzko erabakia plazaratuko du Pauek.
Iñaki Imazen aurkako euroagindua onartu du Pauek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu