Banderen auzia

Inaxio Kortabarriak igoko du ikurrina Gipuzkoako Aldundiaren ekitaldian

Realeko jokalari ohia izan zen 1976an Atotxako futbol zelaian ikurrina atera zuena, Athleticeko jokalari Jose Angel Iribarrekin batera.

Inaxio Kortabarria Realeko jokalari ohia, ezkerrean, Nafarroako banderarekin eta Jose Mari Lekunberri Osasunako futbolari ohia, eskuinean, ikurrinarekin. Iazko ekainean Noaingo gudua gogoratzeko egindako ekitaldian. J. MANTEROLA, ARP
Berria.info
2014ko apirilaren 24a
18:51
Entzun

Larunbaterako antolatu du ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Geurea ikurrina lelopean. Plaka bat eta ikurrina bat jarriko dituzte Gipuzkoa plazan, diputazioaren eraikinaren ondoan, eta Aldundiak jakinarazi du Inaxio Kortabarria Realeko kapitain ohia izango dela ikurrina igoko duena. Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek atera zuten ikurrina 1976ko abenduan, Atotxako futbol zelaian (Donostia), Realaren eta Athleticen arteko partidan. Orduan debekatua zegoen oraindik ikur hori.

12:30ean izango da ekitaldia, eta bertara joateko deia egin diete herritarrei, ikurrinaren alde eta Espainiako bandera jartzeko agindu judizialaren aurka egiteko. Besteak beste, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariek ere hartuko dute parte, eta Martin Garitano ahaldun nagusiaren hitzaldiarekin bukatuko da ekitaldia.

EH Bilduk ere bat egin du Foru Aldundiaren deiarekin; ez, ordea, EAJk. "Ulertezintzat" jo dute diputaziotik alderdi jeltzalearen erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.