HILBERRIA

Inazio Agirre hil da, euskaltzalea eta ezker abertzaleko kidea

Autodeterminaziorako Bilgunea legez kanporatutako zerrendaren burua izan zen Gipuzkoan, besteak beste.

Inazio Agirre zena. @SORTUEH
2014ko abuztuaren 18a
07:20
Entzun

66 urte zituela hil da Inazio Agirre Arregi, Sortuk Twitter bidez zabaldu duenez. Istripua izan zuen Hendaian, eta handik hamar egunera hil da.

Euskaltzalea zen Agirre, eta Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria izan zen. Soziolinguistika gaietan aditua, Bat aldizkariko kolaboratzailea izan zen, eta baita Tolosako Galtzaundi euskara elkarteko eta Lizardi kultur elkarteko kidea ere. Laskorain ikastolaren bultzatzaileetako bat ere bazen Agirre.

Euskalgintza politikagintzarekin uztartu zuen; Sortuko kidea zen gaur egun, eta urte luzez izan zen ezker abertzaleko militantea. Hain zuzen, ezker abertzaleko euskara gaietako arduradun izan zen. AuB Autodeterminaziorako Bilgunea zerrendetako burua izan zen Gipuzkoan 2003ko udal eta foru hauteskundeetan, baina Espainiako Auzitegi Gorenak debekatu egin zituen zerrenda horiek. Tolosan zinegotzi izan zen.

16:00etan zabalduko dute haren beilatokia, Kondeko aldapako 5. zenbakian, Tolosan. Bihar, berriz, ekitaldi bat egingo dute hilerrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.