Inbertsio «gehiago» egiteko eskatu dio Marotok Jaurlaritzari

Alderdi guztien arteko elkar ulertzearen alde agertu da, eta, «bereziki, PSE-EErekin eta alderdi jeltzalearekin»

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Hiriko «inbertsio gaietan ahalegin handiagoa» egiteko eskatu dio Javier Maroto Gasteizko alkateak Eusko Jaurlaritzari. Hori dela eta, Gasteizek aurrekontuetan «pisu handiagoa» izateko ahalegina egingo duela azaldu du. PPko alkatearen ustetan, Eusko Jaurlaritzaren aldetik Gasteizek «maina gehiago» behar duen arren, ez du egingo konparaziorik EAEko beste hiriburuekin.

Alderdi guztien arteko elkar ulertzearen alde dagoela ere adierazi du Gasteizko alkateak, eta, «bereziki, PSE-EErekin eta EAJrekin». Izan ere, Marotoren iritziz, PSE-EE eta EAJ alderdiekin hitzartutako akordioek «emaitza onak eman dituzte».

Marotok, horrez gain, azaldu du aurrerapenaren oinarri direla akordioak, eta Espainiako hauteskunde orokorrek ez dutela PSE-EEk eta PPk EAEn duten lan hitzarmena bertan behera utziko. «Ez dira akordioak hautsi behar, baizik eta indarrak batu». Horixe adierazi du Marotok, eta EAJrekin akordioak lortzea «gustatuko» litzaiokeela ere azaldu du.

Bestalde, PPko hainbat kidek adierazi dute Espainiako hauteskunde orokorrak irabaziko balituzte, Garoñako zentral nuklearra irekita uztearen aldeko apustua egingo luketela. Baina Maroto ez dator bat horrekin, eta zentral nuklearra ixtearen alde azaldu da.

PSE-EEren eskaintza

«Orri zuria» eskaini dio PSE-EEk Gasteizko udal taldeari hiriaren «proiektu estrategiko handiak» adosteko. Era horretan, «proiektu estrategikoak» blindatuko lituzkete, hirian gerta litezkeen «aldaketen» aurrean.

PSE-EEren ustez, eskaintza horren bitartez, lau urtetik behin hirian sor litezkeen lanen «atzerapenak», eta diru publikoa «alferrik» gastatzea saihestuko lirateke. Hori bai, PSE-EEk adierazi du «aurretiazko baldintzarik gabe» egin duela eskaintza, hiritarrek eskatzen duten «adostasun politikoa» lortzeko asmoz. Horrela, Gasteizen izena alderdien siglen «gainetik» jartzeko asmoa erakutsi du PSE-EEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.