Indarkeria Matxista

Indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ugaritu egin dira Hego Euskal Herrian

Guztira, 8.447 salaketa aurkeztu ziren iaz Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoa eta Nafarroako auzitegietan, aurreko urtean baino %20,9 gehiago.

Bortxaketa bat salatzeko elkarretaratzea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2023ko martxoaren 10a
17:58
Entzun

Hego Euskal Herrian gora egin dute indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketek. Indarkeria Matxistaren Aurkako Espainiako Behatokiak eman ditu datuak: Hegoaldean 8.447 salaketa aurkeztu ziren iaz, 2021ean baino 1.462 gehiago. Hots, %20,9 ugaritu dira.

Hain zuzen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.095 salaketa jaso ziren 2022an, aurreko urtean baino %13,8 gehiago. Nafarroan, berriz, 2.352 salaketa jaso ziren (+%44,3). Lehen hiru lurraldeetan, indarkeria matxistaren biktimen tasa 53,5ekoa da 100.000 emakumeko; Nafarroan, bestalde, 70,1ekoa da.

Txostenaren arabera, gainera, ugaritu egin dira espainiar estatuan adingabeen aurkako indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ere; 47 izan ziren denera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.