Denboralea

Indarra galtzen ari da denboralea

Bart goizaldean ere olatu handiak izan dira, baina ez atzoko triskantzak eragiteko bestekoak. Donostian bakarrik hamabi milioi euro inguru kalteak eragin ditu atzoko enbatak.

2008ko martxoaren 12a
14:36
Entzun
Bihar goiza arte denboralearen eraginpean jarraituko du Euskal Herriko kostaldeak, baina dagoeneko igaro da handiena. Gaur goizeko itsasgoran ere olatu handiak izan dira, baina atzo goizekoak baino dezente txikiagoak; inola ere ez atzoko triskantzak eragiteko modukoak.

Izan ere, aspaldiko kalte handienak eragin zituzten atzo goizaldean batez beste 10 metro hartu zuten olatuek. Donostian bakarrik hamabi milioi euroko kostua duten txikizioak egin dituzte, eta soka luzea da: Donibane Lohizune, Hendaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Bakio... Leku batzuetan gehiago, bestetzuetan gutxiago, ia kostalde guztian utzi du arrastoa denboraleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.