Eusko Jaurlaritzaren SOZIOMETROA

Independentzia nahi dutenak baino bi aldiz gehiago dira aurka daudenak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %19 leudeke ados, eta %38 kontra; %30, ordea, egoeraren arabera leudeke alde edo aurka.

jon olano
2016ko martxoaren 11
11:24
Entzun

Otsailean eginiko soziometroaren emaitzak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Alderdien balorazioari dagokionez, bat ere ez da hamarretik bost puntu lortzera iristen. EAJ dago gertuen: 4,9. Bigarren balorazio onena duena Ahal Dugu da (3,8), eta hirugarrena EH Bildu (3,5). Herritarrek 3,3na puntu eman dizkiote PSEri eta Ezker Anitzari.

Politikarien artean, berriz, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da balorazio onena duena (5,3) eta ezagunena (%90ek ezagutzen dute).

Oro har, jendea pozik dago bizi den udalaren (%72), aldundiaren (%63) eta Jaurlaritzaren (%65) lanarekin, baina ez, ordea, Espainiako Gobernuarekin (%18) ezta Europako Batasuneko erakundeekin ere (%24). Hain zuzen, Europako Batasunean demokraziak ongi funtzionatzen duen galdetuta, hirugarren balorazio okerrena egiten dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek. Soilik Grezia eta Ziprekoek dute EBko demokraziaren uste okerragoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.