Ingurumen irizpideen arabera, segurua da erregaiaren %98

Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du 168 zerbitzugunetan; hiru lagin soilik aurkitu ditu desegokiak

Ibilgailu bat erregaiz betetzen, gasolindegi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 168 gasolindegitan egindako ikerlanaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak; saltzen diren erregaiek ingurumen irizpideen arabera duten segurtasun maila neurtze aldera egindako azterlana izan da. Emaitzak «positiboak» direla ondorioztatu du; aztertutako laginen %98 egokiak izan dira; ingurumenarentzat seguruak, eta automobilentzat ere bai. Desegokiak izan diren laginak, gainera, baimendutako mugetatik oso hurbil daudela esan dute, eta, beraz, erabiltzaileentzat apenas eragin dezaketela eragozpenik.

Aditzera eman dutenez, 171 lagin aztertu dituzte denera, eta soilik hiru izan dira desegokiak. A,B eta C eratako gasolioa eta 95 eta 98 oktanotako gasolina eta biodiesela; erregai klase horietako guztietako laginak aztertu dituztela jakinarazi dute. Ia denetan atzeman dituzte emaitza egokiak.

Hobera

Eusko Jaurlaritzak publiko egin duena iaz jasotako laginekin egindako azterketa da. 2009ko datuekin alderatuz, hobekuntza igarri dela nabarmendu du; izan ere, orduko hartan 11 lagin desegoki aurkitu zituzten.

Automobilek isurtzen dituzten gasak aski arriskutsuak dira ingurumenarentzat, berotegi efektuaren eragile izaten baitira, eta, ondorioz, klima aldaketaren kausetako bat. Hori dela eta, azterketa klase horien garrantziaz ohartarazi dute Eusko Jaurlaritzako arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.