Europako Hauteskundean / Balorazioa

Intxaurragak dio ERCk "konpromezu garbia" duela Europako Parlamentuko eserlekua partekatzeko

Jaurlaritzako ingurugiro sailburu Sabin Intxaurragak azaldu duenez, ERCk konpromezu garbia hartu du EArekin Europako Legebiltzarreko eserlekua partekatzeko. Gainera, EAren txanda legegintzaldiaren amaieran izango dela uste duela iragarri du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan hurrengo Europako Hauteskundeetara begira jarri da Intxaurraga, eta ordurako "nazionalisten eta ezkerrekoen" koalizio bat egitea positiboa litzatekeela iritzi dio. Koalizio horretan ezker abertzalea egotea ere gustatuko litzaiokela esan du, "bide politikoen alde apustu egiten badute" azpimarratu du.

2004ko ekainaren 17a
17:20
Entzun
Europako Hauteskundeetako emaitzak ez direla inorentzat onak izan azpimarratu du Intxaurragak, bi arrazoirengatik: abstentzio handigatik, eta "bozka nazionalistaren atomizazioak" ez dielako indar nazionalista euskaldunei onik egin.

Ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan baliozkoa izatea gustatuko litzaiokela esan du, baina, horretarako, bake bide demokratikoen aldeko apustu garbia" egin behar dutela azpimarratu du Intxaurragak. Intxaurraga bera bide horren alde dagoela azaldu du, subiranotasunaren alde elkarlanean aritzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.