Intzidentzia tasa 150 kasura jaitsi nahi du Jaurlaritzak datozen asteetan

ZIUetako gaixoen kopurua ere «lehen agertokiko zenbaki baxuenetan» kokatu nahi du, eta biztanleriaren %90 txertatuta egon dadin espero du.

Txertaketa kanpainako irudi bat. JAVIER ETXEZARRETA
2021eko irailaren 8a
12:06
Entzun

Bi asteren buruan intzidentzia tasa metatuak behera egin dezala, 100.000 biztanleko 150 kasu baino gutxiago izateraino. Horixe da Eusko Jaurlaritzaren helmuga, eta 14 egunen buruan lortu nahi du. Horrez gain, beste hainbat helburu ere zehaztu ditu, eta Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak xehatu ditu, asteazken honetan egin duen agerraldi batean.

Zainketa intentsiboetako unitateetan erietxeratuta dauden gaixoengan ere jarri du arreta, eta bertan dauden gaixoen kopurua koronabirusa kudeatzeko planaren «lehen agertokiko zenbaki baxuenetan» egon dadin nahi du. Plan horren eta lehen jokaleku horren arabera, gehienez ere 219 toki aurreikusten dituzte unitate horietan. Txertaketari dagokionez, bi astetan 12 urtetik gorako biztanleriaren %90 txertatuta egon dadin espero du.

Datozen bi asteetan ez ezik, aurrerago ere jarri du arreta Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak. Haren hitzetan, datozen aste eta hilabeteetan Labiren «berariazko erronka» izango da baloratzea koronabirusaren pandemiak noiz uzten dion eragin kritiko bat izateari gizartearen funtzionamenduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.