Ipar Euskal Herrian izateko aukera du Bonnemaisonek
BAIONA. Nicolas Bonnemaison Baionako erietxeko medikuak Ipar Euskal Herrian egoteko baimena lortu du. Orain arte debekatua bazitzaion ere, urtarrilaren 1etik aitzina Pirinio Atlantikoetako Departamenduan egoteko eskubidea ukanen du. Agorrilean atxilotu zuten, eta eutanasia kasuak leporatzen dizkiote. Irailaz geroztik, kontrol judizialpean aske da medikua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu