Bordeleko auzitegiko prokuradoreak Marixol Iparragirre euskal presoaren aurkako euroagindu eskaera atzeratzeko eskatu du. Argudiatu duenez, eskaera hori egin du Iparragirrek eta haren bikote Mikel Albisuk laster ukan behar duten dei auzian «defentsarako lana ez trabatzeko».
Atzoko saioan, halaber, Iparragirrek eskutitza helarazi zion epaileari. Euroaginduen bidez «Espainiak egiten duen joko maltzurra» salatu du, eta bere aurkako akusazioak «torturapean egindako adierazpenetan oinarrituta» daudela dio. «Nire irudia ehiza-saria gisa kameren aitzinean erakutsi nahi du Espainiak».
Iparragirreren euroagindu eskaera atzeratzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu