Iparragirreren «muturreko egoeraz» ohartarazi dute espetxeko atarian

Euskal presoa askatzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute, eta Basauriko zuzendariari bilera eskatu diote senideek

Iparra Galdu Baik plataformak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Basauriko espetxeko atarian. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Irune Berro Urrizelki.
Basauri
2011ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Hotzeria txiki batek edo urteko sasoi honetan horren arrunta den gripe arin batek ere atzeraezin bihur dezake Ibon Iparragirreren osasun egoera, GIBduna denez gero. Horrenbestez, Iparragirre «berehala askatzeko» elkarretaratzea egin zuten atzo 500 bat lagunek, Basauriko espetxeko atarian, Iparra Galdu Baik plataformak deituta.

Gogoz eta ozen garrasi egin zuten. Espetxeko harresiak gainditu, eta sirena hotsekin lagunduta,Iparragirrek entzuteko moduan oihu eginez «Ibon maite zaitugu!» eta «Aupa, Ibon! Eutsi gogor, herria zurekin».

Angelita Burgoa Iparragirreren ama eta Andoni Urkiza Iparra Galdu Baik plataformako kidea espetxeko zuzendariari bilera eskatzeko gutuna helarazten saiatu ziren, baina atean jarritako ertzainek esan zieten astegunez hasi behar dutela eskabidea egiteko prozedura. Iparragirre aske uzteko eskatzeko bildu nahi dute kartzelako zuzendariarekin.

Izan ere, euskal presoa artatzen duten medikuek ohartarazi dute «muturrekoa eta oso larria» dela haren egoera. Datuak argigarriak dira: karga biralak 84.000ko neurrian zituen uztailean, eta orain 232.000koan ditu. Ikusmena ere galdu du eta oso ahul dago, Burgoak azaldu duenez. Erizaindegian barik, modulu arrunt batean daukate, eta inongo laguntzarik ez duenez, egun batzuk daramatza bakarrik, patiora irten ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.