Adierazi EH herritar sareak "manifestazio erraldoia" deitu du heldu den irailaren 11rako, Bilbon. Bizkaiko hiriburuan gaur egindako agerraldian egin du deialdia. Sarearen izenean, Yolanda Jubeto EHUko irakasleak eta Txema Azkuenaga abokatua mintzatu dira. Manifestazioa "eszenatoki berria lortzeko sarrera atea" izatea nahi du Adierazi EHk.
"Edozein biolentzia gaindituko duen egoera berrira lehenbailehen heltzeko helburua dugu, egoera guztiz demokratikoa, inolako jarduera edo salbuespen egoerarik gabe, pertsona guztien errespetuan", azaldu du Adierazi EHk.
Sareak gizarte eragileen babes zabala jaso du. Sostengua adierazi diotenen artean daude, bertzeak bertze, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Jesus Uzkudun CCOOko Lan osasunerako idazkaria, Oskar Matute Alternatibako kidea,Santi Merino EAko kidea, Karmelo Landa ezker abertzaleko kidea, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko lehendakaria eta Alfontso Zenon abokatua.
Adierazi EH ekimena Bilboko Euskalduna jauregian sortu zen joan den urtarrilaren 30ean.
"Eskubideen urratze egoera gainditu eta behin betiko iraultzeko" sarea herriz herri aritu da bere ekimena aurkezten, eta horretan jarraituko duela adierazi du.
Politika
Irailaren 11rako manifestaziora deitu du Adierazi EHk, "eszenatoki berriaren" alde
Bilbon agerraldia egin du gaur herritarren sareak. "Egoera guztiz demokratikoa" lortzea du helburu, "inolako jarduera edo salbuespen egoerarik gabe, pertsona guztien eskubideen errespetuan". Gizarte eragile anitzek agertu diote babesa ekimenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu