Irailaren 20an aztertuko du Paueko auzitegiak Josu Esparzaren euroagindua
Paueko auzitegiak irailaren 20an aztertuko du Josu Esparza iruindarraren aurkako euroagindua. AFP agentziak esan duenez, euroagindua bera ez da iritsi auzitegira. Bitartean, Esparzak aske segituko du. Joan den asteartean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Esparza Donibane Lohitzunen (Lapurdi). Biharamunean Paueko auzitegira eraman zuten, euroaginduaren berri emateko, eta aske utzi zuten, kontrol judizialpean. Euroaginduaren aurkako kolektiboak gogora ekarri du Esparza Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea dela eta Iparraldera joan zela bizitzera, «presondegia eta torturak saihesteko». «Agerian uzten dute bi estatuek bide errepresiboa mantentzearen alde duten borondatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu