Irailaren 30ean emango dute Iurrebasoren eta beste bosten auziko epaia

Lau eta sei urte arteko espetxe zigorra eskatu du prokuradoreak, baita Frantzian egoteko behin betiko debekua ere

Epaiketaren hasierako egunean elkarretaratzea egin zuten Parisko auzitegiaren aurrean. BERRIA.
Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Bukatu da Parisen aste honetan egin den sei euskal herritarren epaiketa. Atzo, azken egunean, akusatuen abokatuXantiana Cachenot-ek haien defentsa egin du. Epaituak Jon Iurrebaso, Aitor Elizaran, Jon Salaberria, Igor Suberbiola, Kepa Mirena Suarez eta Iratxe Sorzabal ziren. Sorzabal bertan izan gabe epaitu zuten, eta hura bilatzeko eta atxilotzeko agindu bat dago. Epaiaren emaitza irailaren 30ean jakingo da. Iurrebasorentza, prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du. Osasun arazoak zirela eta, 2010ko irailean askatu zuten Iurrebaso, eta, abokatuaren hitzetan, «prokuradoreak, osasun egoera ikusita, tribunalari aukera utzi dio zigorra baldintzapeko kartzela izatea ala ez». Kasu horretan gisa bereko beste zigor bat izanez kero, zigor berriarekin batera baldintzapeko kartzela zigorra eroriko litzaioke. Suarezentzat sei urteko kartzela zigorra eskatu du prokuradoreak. Elizaranentzat bost, eta Suberbiola, Salaberria eta Sorzabalentzat launa urte. Horrekin batera, Frantzian egoteko behin betiko debekua ere eskatu du prokuradoreak.

2005-2007ko prozesua

Ostegunean Iurrebasok onartu zuen 2007an Suarezekin batera errepide kontrol batean atxilotu zituztenean ETAren talde negoziatzaileko kide zirela. Horrez gain, jakiterat eman zuen negoziazio taldeko kideak atxilotuak izanez gero aske utziko zituztela hitzartu zutela Espainiako Estatuarekin, atxiloketak eteteaz gain.

Azken bake prozesuan negoziazio mahaia «bi estatuen berme eta parte hartzearekin» egin zela zehaztu zuen, baita «gatazka internazionaletan adituak diren eragileekin». Mahai hartan Espainiako Estatuaren eta ETAren arteko «akordio garrantzitsuak» egin zirela ere zehaztu zuen.

Politikoki lortutako akordioaren gertakari «nagusia», Zapaterok egin behar zuen adierazpena zen. Akordioak zioen gobernuburuak «Euskal Herriaren ezagupena aitortu beharko zuela, baita ere euskal gizarteak bere geroaz erabakitzeko eskubidearen ezagupena, espainiar Estatuak errespetatu beharko zuena». Iurrebasok argitu du «Zapaterok adierazpen bat egin zuen baina ez akordioan hitzartua zena». Hala nola «Euskal Herriaren eskubide nazional eta oinarrizko eskubideak ukatzen dituen espainiar Konstituzioa inposatu zuen».

Beraz negoziaketen porrota «espainiar Estatuaren eta gobernuak Euskal Herriaren ezagupenerako borondate eskasaz» datorrela adierazi du negoziatzaile ohiak. «Gobernuak hasieratik negoziazioak hautsi zituen» borobildu du Iurrebasok.

Beste elementu bat ere azalean utzi du hizlariak, «negoziaketen sabotaiaren aktore nagusia, Estatu frantsesa izan da». Hitzartzean argi utzi zuen: «Frantziak Euskal Herriaren existentzia ezeztatzen du eta bere hizkuntza, errealitate kulturala, ekonomikoa eta politikoa heriotzera eramaten ditu». Gehitu zuenez «gaur egun, egoera berdina dugu Jose Luis Luis Rodriguez Zapatero eta Nicolas Sarkozyren gobernuen artean». Horretarako gogora ekarri zuen Jon Anza militantearen «desagerpen eta heriotza» baita ere Aurore Martin euskal militantearen kasua.

Euskal Herria 2011

Iurrebasok adierazi du «gaur negoziazio eta elkarrizketen bidez konponbidera iristeko borondate berdinarekin segitzen dugu». Argi utzi du ETA ez dela «arazoa»; «ETA arazoaren ondorio bat da». Bukatu du erranez «baldintza demokratikoek, Euskal Herriaren aitortzak nazio gisa eta bere erabakitzeko eskubidearen aitortzak» ekarriko duela konponbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.