Euskal Herriko Unibertsitatea

Irakasleek akten sinadura atzeratzea erabaki dute baina neurriak ez die selektibitateko azterketei eragingo

Joan den astelehenean azterketen aktak uztailaren 15era arte ez sinatzeko deia egin zieten irakasleei EHU Euskal Herriko Unibertsitateko sindikatuek. Gaur, CCOO, EILAS, LAB, ELA, UGT eta CSIF sindikatuetako ordezkariek jakinarazi dutenez akten sinadura atzeratzeko deiari eusten diotela azaldu dute. Hala ere, joan den astean egin zituzten selektibitateko azterketak sinatzeko esan diete irakasleei.

2006ko ekainaren 14a
19:25
Entzun 00:00:0000:00:00
EHUko sindikatuek azaldu dutenez, "ikasleei kalte larria ez eragiteko borondate oneko keinua" da. Hala ere, espero dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta unibertsitateko Errektoretzat "ahultasun" gisa ez ulertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.