Iraken okupazioa

Iraken inbasioa legez kanpokoa izan zela dio Annanek

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanek esan duenez, Iraken kontrako gerra legez kanpokoa izan zen, Nazio Batuen Erakundearen karta ez baitzuen betetzen. Atzo gauean BBCn egin zioten elkarrizketa batean esan zuenez, Irak inbaditzeko erabakia NBEko Segurtasun Batzordean hartu behar zen inon hartzekotan, eta ez AEBek bakarrik.

2004ko irailaren 16a
11:16
Entzun
Annaren iritziz, Iraken hauteskundeak egin nahibadira, aurrera pauso garrantzitsuak eman behar dira segurtasunari dagokionean.

"Era honetako beste operaziorik ez ikusteko itxaropena dut. Alegia, NBEren onarpenik gabe, eta nazioarteko komunitatearen babes gehiago gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.