Joan den asteartean Grande Marlaskak berak eta Parisko Laurence Le Vert epaileek abiatutako polizia operazioaren harira atxilotu zituzten ostiralean Azpiroz eta Saralegi leitzarrak, eraikuntza enpresa baten nagusiak. Sarekadan atxilotutako hainbat "ETAren finantziazio sarearekin" eta iraultza zergaren kobraketarekin harremana izatea egozten diete. Enpresaburu biei, berriz, eskaeraren aurrean amore eman eta ordaindu izana; areago, ordaindu dutelakoan "ETAri laguntza ematea" leporatzen zien Grande Marlaskak.
Goizean enpresaburu biei deklarazioa hartu eta egurdian plazaratu duen autoaren bidez, Azpiroz eta Saralegi behin-behinean aske utzi ditu Auzitegi Nazionaleko epaileak, baina inputatuta jarraitzen dute. Izan ere, Grande Marlaskak arrazoitu du ez duela kontrako neurririk hartu Fiskaltzak ez duelako halakorik skatu. Epailaren iduriko, orain arteko ikerketek adierazten dute bi enpesaburu horiek ETAri ordaindu ziotela, azkeneko aldiz iragan apirilean, eta "bake proiektuari" ekarpena egin nahi ziotelako "euren borondatez". 2001ean estortsio gutunak jaso zituztela adierazten duten aztarna sendoak daudela erantsi du Grande Marlaskak autoan.
Dena den, Azpirozek eta Saralegikukatu egin dute iraultza zerga ordaindu zutela Epailearen aurrean egin duten deklarazioan.
Nolanahi ere, enpresaburuen atxiloketak kritikatuak izan dira; alderdi askok ez ezik, Aiesa Nafarroako enpresaburuen elkarteko buruzagiak ere kritikatu ditu.
Gorka Agirre eta Arzalluz bihar
Halaber, kritikatua eta eztabaidatua gertatzen ari da operazio horren inguruan Grande Marlaskak hartutako azken erabakia: Gorka Agirre EAJko zuzendaritzako kidea inputatu gisa eta Xabier Arzalluz jeltzaleen presidente izana lekuko gisa deklaratzera deitu izana. Agirreri "talde armatuari laguntza ematea" egozten dio, ustez, inoiz bitartekari lanak egin izan dituelako.
EAJko buruzagitzako Iñigo Urkulluk gogor salatu zuen atzo Grande Marlaskaren erabaki hori, eta Agirrek zerbait egitekotan beti bakeraren alde egin izan duela nabarmendu zuen. PSOEk ere ez du begi onez hartu erabakia: EAJren eta alderdi horretako kideen "izaera demokratikoa" ez dutela auzitan jartzen azpimarratu zuen atzo Diego Lopez Aguilar sozialisten Espainiako Kongresuko bozeramaileak.
Polizia operazioa
'Iraultza zerga' ordaindu zutelakoan atxilotutako bi enpresaburuak aske utzi ditu Grande Marlaskak, baina inputazioari eutsi dio
Jose Javier Azpiroz eta Juan Maria Saralegi ETAri =i iraultza zerga=i ordaintzea leporatuta ostiralean atxilotu zitutzten enpresaburu biak aske laga ditu Fernando Grande Marlaska epaileak, deklarazioa hartu ondoren. Fiskaltzako iturriek deklarazioa hasi aurretik iragarri dute enpresaburu nafarren aurkako badaezpadako neurririk ez dutela eskatuko. Hain justu, fiskalak ez duelako espetxeratzerik eskatu utzi dituela aske arrazoitu du Grande Marlaskak. Izan ere, aske utzi arren inputatuta jarraitzen dute enpresaburu biek; "talde armatuari laguntza ematea" leporatzen die zehazki Grande Marlaskak. Azpirozek zein Saralegik ukatu egin dute, ordea, ETAri ordaindu diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu