Komunikabideak

Iruñeko liburuzainek planto egin dute eta ez dituzte erosiko egunkariak

BERRIA eta 'Gara' ez erosteko Iruñeko Udalak emandako agindua onartezina dela deritzote.

2009ko martxoaren 25a
13:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñeko Udalak hiriko liburutegietan BERRIA eta Gara egunkariak ez erosteko agindua eman duela-eta, liburuzainek planto egin dute: eurek ez dituzte erosiko kazetak. Izan ere, haien ustez, agindua "onartezina" da. Barañaingo (Nafarroa) Udalak ere Iruñekoaren erabaki bera hartua du.

Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteak dio udal horien irizpidea "politikoa" dela. Elkartearen arabera, liburutegietan erosi beharreko materialaren ardura "liburuzainei bakarrik dagokie".

Yolanda Barcina Iruñeko alkateak adierazi du liburutegietan egunkariak egon, egongo direla, Udalak erosita bada ere. Hauek baino ez dira egongo, ordea: Diario de Navarra, Noticias Navarra, El Mundo eta El Pais.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.