Sanferminetako erasoa

Iruñeko erasotzaileen "ibilbide turistikoa" iragarri zuenari delitua leporatzeko nahikoa zantzu ikusi du epaile batek

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren ustez, "biktimarekiko tratu iraingarria" izan daiteke "ibilbide turistikoaren" iragarkia.

Irueko 2016ko sanferminetako sexu erasotzaileak aske uztearen kontrako manifestazio bat, iaz, Iruñean. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko apirilaren 17a
19:21
Entzun

Iruñean, 2016ko sanferminetan emakume baten kontrako taldeko sexu erasoa egin zuten gizonezkoen ibilbide bera egitea proposatu zuenTour de la manada izeneko webgune batek, eta iragarki hori "biktimaren aurkako tratu iragaingarria" izan daitekeela ebatzi du Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak. Autoan jasotzen duenez, nahikoa zantzu dago epaitzeko ea iragarkiaren egileak biktimaren duintasunaren kontrako delitua egin duen. Horrenbestez, hamar eguneko epea eman die fiskalari eta iragarlea auzipetzeko eskatu duen herri akusazioari, akusazio idatzia aurkeztu ala auzia artxibatzea eskatzeko.

Foruzaingoak ofizioz hasi zuen ikerketa baten ondorioz abiatu da ikerketa judiziala. Epailearen esanetan, ikerketak argi utzi du 2018ko abenduaren 3aren eta 5aren artean auzipetuak iragarki bat argitaratu zuela webgune batean, eta iragarki horrek proposatzen zuela sanferminetako erasotzaileek emakume bat taldean bortxatu zuten gauean egin zuten ibilbide bera egitea. "La Manada taldeko bostek euren argazkirik famatuena egin zuten tokitik, Zezen Plazaren aurrean identifikatu eta atxilotu zituzten tokiraino", zioen iragarkiak.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak gogor kritikatu zuten orduan webgunean argitaratutakoa.

Fiskaltzak iragarkia gustu txarreko ekintza dela adierazi duen arren, epaileak ebatzi du biktimaren duintasunaren kontrako delitua izan daitekeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.