Iruñeko eta Bilboko M-15ek manifestazioak eginen dituzte etzi

Bi mugimenduek bat egin dute murrizketa politiken aurkako Maiatza Globala nazioarteko deiarekin

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Politika ekonomikoen eta sozialen aurka mobilizatzeko deia egin dute nazioartean etziko, Maiatza Globala izeneko egitasmoan. Euskal Herrian, Iruñeko eta Bilboko M-15 mugimenduek bat egin dute deialdiarekin, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte; besteak beste, manifestazioak. Iruñean, 19:00etan abiatuko da Gaztelu Plazatik, eta Bilbon, berriz, ordubete lehenago Jesusen Bihotza plazatik.

Larunbatean «pertsonak zorraren aitzinetik» daudela aldarrikatuko dute, Sonia Guijarro Iruñeko M-15en bozeramaileak azaldu duenez. Zorra Europa hegoaldeko herrialdeak «itotzen» ari dela erran du Guijarrok, eta salatu du gobernuek eta administrazioek eman dioten erantzun bakarra osasunean, hezkuntzan eta eskubide sozialetan egindako murrizketak direla.

Bilboko M15ek, berriz, iazko mobilizazioak oroituz, herritarrei deia egin die «ez soilik haserretzeko, ekintzetara pasatzeko baizik». «Kaleak eta plazak» hartzeko deia egin du, «siglarik eta banderarik gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.