Iruñeko ikastetxe bateko 23 ikasle bakartu dituzte

Cardenal Ilundain ikastetxekoa da taldea. Hamar egunez egon beharko dute konfinamenduan.

Cardenal Ilundain ikastetxea.
jon olano
2020ko irailaren 9a
21:44
Entzun

COVID-19ak jotako kasu bat atzeman dute Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxean, eta, ondorioz, haren talde osoa berrogeialdian jarri dute. 23 ikasle dira, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoak.

Ikasleek hamar egunez egon beharko dute bakartuta, eta bihar egingo dizkiete PCR probak. Berrogeialdia amaitzean ere egingo diete proba.

Nafarroako Gobernuak gogorarazi du Azagrako ikastetxe batean ere 22 ikasleko talde bat berrogeialdian jarri dutela datorren asteartera arte, horietako batek positibo eman duelako. Barañaingo Los Sauces ikastetxean, berriz, 3 urteko lau ume dituzte bakartuta, COVID-19arekin.

PCR proba egin eta negatibo ematen dutenek ere berrogeialdia egin behar dute, eta bigarren proba bat egingo diete baieztatutako kasu batekin izandako azken kontaktutik hamar egunera. Orduan negatibo ematean itzuli ahalko dira ikasgeletara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.