Iruñeko Udaleko Aralarreko bi zinegotziek NaBairen udal taldea utzi dute

Aralarrek Geroa Bairi leporatu dio haustura, eta «konfiantza galera» talde parlamentariora hedatu dela dio

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
NaBai 2011 koalizioan gertatzen ari diren desadostasun agerikoek haustura eragin dute Iruñeko udal taldean. Herenegun jazo zen, Zabaltzen eta EAJren sektoreak Aralarreko bi zinegotziei beste talde bat osa zezatela exijitu eta gero. Aralarrek iluntzean baieztatu zuen Iruñeko udal taldeko bi zinegotzi aralarkideek, Ana Barrenak eta Aritz Romeok, beste udal talde bat osatuko dutela.

Iazko foru eta udal hauteskundeetan eta Espainiako Kongresurakoetan Aralar bi koaliziotan aurkeztu zen, eta NaBai osatzen zuten beste bi sektoreek, Zabaltzen-ek eta EAJk, Geroa Bai sortu zuten Espainiako bozetarako. Horrek tentsioa eragin du NaBairen barnean, eta Iruñeko Udalean, gainera, Aralarrekoak ziren bi zinegotzi orain Geroa Bai denera igaro ziren. Aralarrek Iruñeko udal taldean zuen gehiengoa desegin egin zen orduan; gainera, koalizioan ez ziren ados Iruñeko Udaleko hainbat bozketatan, eta orain iritsi da haustura. Aralarren ustez, EAJ da erantzule nagusia, Geroa Bairen kontrola eta eredua «inposatu» duelako.

Aralarreko Nafarroako zuzendaritzak adierazi du Geroa Baik hautsi egin dituela «konfiantza eta elkarrekin lan egiteko aukerak», «pairatu behar izan duen erasoa» Geroa Bai osatzen duten guztien artean adostu dutela eta «konfiantza galtzeak» Nafarroako talde parlamentarioan ere eragina daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.