Indarkeria matxista

Irunen gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita

Andreak salatu du bi hilabetean etxean itxita eduki duela gizonak, eta soilik harekin atera ahal izan duela kalera

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
arantxa iraola
2018ko ekainaren 12a
10:37
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez atxilotua 41 urteko gizonezko bat da. Atzo goizaldean atxiki zuten; kalean negarrez ari zen andre baten berri izan zuten lekuko baten bidez, eta harengana joan ziren. Hark esan zien gizonak etxean itxita eduki duela iragan bi hilabeteetan, eta tratu txarrak ohikoak izan direla tarte horretan. Ordu batzuk lehenago ere, eraso egin ziola azaldu zien, eta ihes egitea lortu zuela. Kolpeen arrastoak zituen andreak eta Irungo osasun zentrora eraman zuten, bertan arta zezaten.

Atzo bertan epailearen aurrean deklaratu zuen atxilotuak. Libre utzi zuen hark. Andrearengana hurbiltzeko debekua ezarri dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.