Iruñerriko mendizale bat hil da, Aspe mendian amilduta

27 urteko gizona mendian gora zihoan beste zenbait mendizalerekin batera. Irrist egin, eta erori egin da.

Aspe mendia
Aspe mendia, artxiboko irudi batean. PABLO OTIN / EFE
Ion Orzaiz.
2024ko urtarrilaren 13a
18:45
Entzun

Iruñerriko 27 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean, Aspe mendian (Aragoi, Espainia). Ezbeharra 11:00 aldera gertatu da. Mendizale talde bat zihoan mendiko ipar aldeko bide batean gora, baina haietako bat amildu egin da, izotzean irrist eginda. Larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez, mendizaleek material egokia zeramaten izotzean eskalatzeko. Guardia Zibilaren mendiko erreskate taldea joan da eroritako mendizalea zegoen tokiraino, baina hilotz zen ordurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.