Irungo gobernu sozialistak eta EAJk aurrekontu akordioa egin dute 2024rako

Irungo Udalak aurkeztutako aurrekontuei hamalau zuzenketa proposatu dizkio EAJk.

Santanok Labordari eman zion lekukoa azaroan. JESUS DIGES / EFE
Santanok Labordari eman zion lekukoa azaroan. JESUS DIGES / EFE
2023ko abenduaren 28a
16:41
Entzun

Miguel Angel Paez Irungo (Gipuzkoa) Ogasun eta Zerga delegatuak eta Xabier Iridoi EAJko udaleko eledunak aurkeztu dute 2024ko aurrekontuetarako lortu duten akordioa. 99.292.000 euroko aurrekontua onartuko dute, iaz baino bederatzi milioi gehiagokoa.

Irungo alkatetza aldatu berri da. Jose Antonio Santano 2002tik izan da alkate, eta azaroan Espainiako Gobernuko Garraio Estatu idazkari izendatu ostean utzi du alkatetza. Cristina Labordak hartu du haren lekukoa. 2020an EAJk Santanori egotzi zion PSEk eta EAJk beste erakundeetan dituzten akordioak haustea. Aurrekontu akordioak egin izan ditu EH Bildurekin eta Podemosekin. Akordio honekin, PSE-EAJ aliantzara itzuliko lirateke.

Irungo gobernu taldeak hamalau zuzenketa onartu dizkio EAJri, 853.000 eurokoak. Elkarrekin-Podemosekin ere ari dira hizketan. Bihar egingo da aurrekontuak onartzeko osoko bilkura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.