SEXU ERASOA

Irura eta Tolosa artean bortxatu egin dutela salatu du neska batek

19 urte ditu salaketa jarri duen neskak. Igande goizaldean 04:30ean eraso ziotela azaldu du. Ertzaintza ari da kasua ikertzen. Bihar elkarretaratzea egingo dute Tolosan.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko irailaren 23a
17:54
Entzun

Irura eta Tolosa artean, Gipuzkoan, bortxatu egin dutela salatu du neska batek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri baieztatu diote salaketa jaso dutela. 19 urte ditu neskak. Erasoa 04:30 aldera gertatu zela azaldu du. Iruran jaietan daude, eta handik bueltan zihoan neska Tolosara.

Elkarretaratzea egingo dute bihar Tolosan. 19:00etarako jarri dute ordua, Triangulo plazan. Emakumeon aurkako indarkeriarik ez! Bortxatzaileak kanpora! leloarekin egingo dute protesta. Presazko agerraldia egin dute arratsaldean Tolosako, Anoetako eta Irurako alkateek. Erasoa salatu dute: "Horrelako gertaerek ez dute barkamenik, eta ez dute gure mesprezu guztia besterik merezi". Babesa agertu diote emakumeari, eta udaletako zerbitzuak bere eskura jarri dituzte. Herritarrei dei egin diete biharko elkarretaratzean parte hartzera. "Ez gaude prest horrelako eraso koldar baten aurrean ezer egin gabe gelditzeko, eta argi diogu gure indar guztiak jarriko ditugula hori egin duen pertsona nor den jakiteko".

Kontuan izatekoa da orain hilabete eskas gisa bereko beste salaketa bat jaso zutela inguru horretan. Ibarratik bueltan Tolosara zihoan neska batek jakinarazi zuen eraso egin ziotela

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.