Iruzur fiskalaren kontra erakunde arteko plana proposatu du EAk

Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek elkarrekin landu beharko lukete plana, EAren ustez

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
«Instituzioen lehentasun handiena enpresa iruzurra eta iruzur fiskala garaitzea izan behar luke», Juanjo Agirrezabala Eusko Alkartasunako legebiltzarkidearen ustez. Horregatik, iruzurraren kontra Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioen artean plan bat osatu beharko litzatekeela proposatu du. Haren iritzian horixe da modurik onena eraginkor izateko. «Ez du zentzurik gai honetan diputazio bakoitzak bere aldetik egitea gerra, horrek eraginkortasuna galtzea baitakar». Horren frogatzat jarri du gaur egun iruzur fiskalaren %5 besterik ez dela atzematen. Beraz, legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean.

Agirrezabalagak prentsaurrekoan azaldu duenez, hainbat ikerketaren arabera, barne produktu gordinaren %20koa da iruzurra EAEn, hau da, 10.000 milioi eurokoa. Horren kontra, Zergen Koordinaziorako Organoa osatzea proposatu du: «Guztiontzako plan bat, neurri zehatzekin eta iruzur fiskalaren kontrako borrokan erabat eraginkorra izango dena». Gizarte laguntzetako iruzurra baino askoz handiagoa da iruzur fiskala, Agirrazabalaren esanetan. Hargatik, bigarren hori ere moztu behar dela argi utzita, lehentasuna iruzur fiskala dela uste du, «hor ari garelako milaka milioi galtzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.