Amara Berriko Urrats euskaltegiko zuzendaria zen, eta irakasle gisa ibili zen lanean 30 urtez. Euskaltegian lan egin zuen, eta euskaltegia bera sortu eta martxan jarri zuten kideetako bat izan zen. Herritarrek euskara doan ikasteko kanpainaren alde gogor egin zuen lan, baita langileen lan baldintzak hobetzeko ere. Euskaltegian bakarrik ez, euskalgintzaren hainbat alorretan ere egin zuen lan, eta konpromiso handia izan du parte hartu duen egitasmo guztietan. Haren gerizpean babesa aurkitu dute hainbat proiektuk. Osakidetza euskalduntzeko hainbat bileratan ere parte hartu zuen. Askorentzat, euskalgintzako pieza funtsezkoa izan da.
Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitzan.