Ispasterko (Bizkaia) herri galdeketaren plataforma antolatzailea "oso gustura" dago herritarren erantzunarekin, %63,79ko parte hartzea egon delako (377 boto). 376 boto. 2014ko azaroan Arrankudiagan (Bizkaia) izandakoa gainditu dute; ordukoa handia izan zen (%61,59koa), eta gaur Ispasterren bi puntu handiagoa lortu dute.
"Nahi al duzu euskal estatu soberano bateko herritarra izan?" izan da hango galdera, eta herriko frontoian izan dute bozkatzeko mahaia. Galdeketa antolatzen denera 50en bat lagun ibili dira, eta "ilusioa" sortu da herrian, Jesus Lekerikabeaskoak BERRIAri esan dionez. "Horren fruitua izan da gaur egon den giroa eta lortu den parte hartze datua".
%93,1 euskal estatu burujabearen alde azaldu dira (351 boto). Ezezkoa eman dute %2,65ek (10 boto), zurizko botoa %3,71k (14 boto) eta boto baliogabeak %0,53 izan dira (2 boto).
Herri kirolak –Ispasterko hiru belaunaldiko jendea batu da parte hartzen–, bertsolariak eta abar egon dira.