IKASLE PROTESTEN ONDORENA

Istiluengatik kontu eske, gutuna igorri dio Iribasek NUPeko errektoreari

Foruzainei ez zieten unibertsitatera sartzeko baimenik eman, eta Iribasek ohartarazi du "erradikalak" unibertsitatea "inbaditzen" ari direla.

Foruzainak, manifestariei bidea ixten, atzo. I. URIZ, ARP
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko martxoaren 28a
12:12
Entzun

Nafarroako Gobernuak ez du begi onez hartu atzoko grebaren harira Foruzaingoak NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezin sartu izana. Foruzainak ibili ziren campusaren inguruan, baina barrura ez zirela sartu azaldu zuen atzo bertan Javier Morras Barne kontseilariak. Errektoreak ez zien eskatu. "Eta, delitu argirik ezean, eskatuta baino ezin dugu jardun".

Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak gutun bat igorri dio Julio Lafuente errektoreari. NUPen "indarkeria eta istiluak" izan zirela dio gutunean, eta kezkatuta dagoela. "Bereziki kezkatzen gaitu erradikalak herritarren espazioak inbaditzen saiatu izanak; atzo, gure unibertsitate publikoko campusa".

Greba ez egiteko eskubidea urratu zela nabarmendu du Iribasek, gainera. "Kezkatuta gaude eskolara joan nahi izan zuten ikasleei eragin zielako biolentoen jardunak". Atzo NUPen izena "zikindu" egin zela uste du gobernuak.

Poliziari sartzeko baimenagatik ez dio zuzenean kontu hartu Iribasek errektoreari, baina gutunaren bukaeran argi iradoki dio: "Gobernuaren prestutasuna adierazi nahi dizut, egoki ikusten duzunerako, atzokoaren gisako egoerak berriro gertatzea saihesteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.