1.800 euroko isuna ipini diote emakume bati, sei hilabeteko haurdunaldian zegoela «abortua eragiteagatik». Kasuko sententziaren arabera, «biktimak farmazian erositako hamar pilula hartu zituen, eta ondorioen jakitun zen». 2009ko irailaren 3an izan zen, Donostiako Ospitaleko komunetan. 27 urteko emakumeak bertara jo zuen, «umekia kanporatzeko eta haurdunaldia eteteko». Ebazpenak dioenez, medikuak iritsi zirenean haurra bizirik zegoen, baina ordu laurden batera hil zen, oxigenoa falta zitzaiolako.
Sententziak dioenez, epaiketan emakumeak ukatu egin du abortua eragin nahi izan zuela. Ertzain batek, ordea, adierazi du horretarako asmoa zuela aitortu ziola emakumeak; 1.800 euroko isuna ipini diote azkenean.
Abortuaren legeari lotuta, urte amaierarako zehaztuta egongo da abortu lege berria, Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroaren esanetan. Haren arabera, «biktimaren eskubideak babestu» egingo dira bertan: «Guztiei laguntzea eta inor ez bazterrera uztea da legearen helburu nagusia».
Isuna ipini diote emakume bati, sei hilabeteko zegoela abortua eragiteagatik
Gallardonek esan du aurten prest izango dela abortu lege berria; haur-amen eskubideak babestea du helburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu