euskara

'Itsasoko haize berria... boga!', aurtengo Ibilaldiaren abestia

Josu Aranburuk egin du aurtengo Ibilaldiaren abestia. Maiatzaren 29an egingo da Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Ondarroan. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=Xc4ma-Uly_k[/YouTube]

2011ko martxoaren 10a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Ibilaldia maiatzaren 29an ospatuko da aurten, Ondarroan. Gaur aurkeztu dute aurtengo edizioaren abestia, eta Itsasoko haize berria... boga! izena du. Josu Aranbururena da abestia.

Lore Lemak, Nagore Lasartek eta Loinatz Iraolagoitiak abesten dute, eta Jesus Camiñak eta Mikel Breixok ere parte hartu dute. Bideoklipa ere aurkeztu dute gaur; Aitzol Aramaiok egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.