KOMUNIKAZIOA

Iturbe: "Ez da egongo lana erregulatzeko espedienterik, eta ez dugu egoitzarik itxiko"

Bihar BERRIAk Maite Iturbe EITBren zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa kaleratuko du.

2013ko martxoaren 8a
13:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Maite Iturbe EITBren zuzendari nagusiari egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar BERRIAk. Gaur Euskadi Irratiak egin dio elkarrizketa, eta azaldu du diru laguntzak 130 milioi eurotik 109 milioi eurora murriztuko diren arren ez duela erabaki "dramatikorik" hartuko, "lana erregulatzeko espedienterik" ez dela egongo eta "egoitzarik" ez dutela itxiko. "Profesionalak dira etxe honetan dugun garrantzitsuena", gaineratu du.

Legebiltzarrak atzo izendatu zuen EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbe. Aldeko 43 botorekin eta aurkako 22rekin. EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten; EH Bilduk eta UPDk, aurka; eta PP abstenitu egin zen.

Jaime Otamendiren proposamenak sozialisten ezezko borobila jasota, Iturberen hautagaitza aurkeztu zuten jeltzaleek. PSE-EEk baiezkoa eman, eta astearteko gobernu bilkuran aurkeztu zuten izendapena. Gaurko legebilzarreko tramitea igarotzea besterik ez zitzaion falta irrati eta telebista publikoko zuzendari nagusia izateko. Mikel Agirrek hautagaitzari uko egin ostean, presa zuen EAJk zuzendari nagusi bat aukeratzeko; izan ere, Alberto Surio oraingo zuzendari nagusiak Urkulluri eskatu zion karguan ez betikotzeko.

1984an hasi zen Iturbe EITBn lanean. Ekoizpen zuzendari eta Donostiako Miramongo egoitzako arduradun da egun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.