IUN, Batzarre eta Ezker Anitza ez dira joango Bilboko manifestaziora

Espetxe politika erabat aldatzea exijitzen diote PPri, baina ETAren "zalantzagabeko deslegitimazioa" aldarrikatzen dute, eta "gaur-gaurkoz" ez dute bat egiten deitzaileekin.

joxerra senar
2013ko urtarrilaren 9a
14:43
Entzun

IUN Nafarroako Ezker Batua, Batzarre eta Ezker Anitza ez dira izango larunbatean presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioan. Argi utzi nahi izan dute ez daudela ados egungo espetxe politikarekin". "Mendeku politika baten antza du, eta beharrezkoa da hura amaitzea eta errotik aldatzea", esan du Jose Miguel Nuinek.

Dena den, era berean, beharrezkotzat jo dute ETA desegitea eta ETAren "zalantzagabeko desligitimazioa" egitea. Iraganeko kontakizun horretan bat ez egiteak "gaur-gaurkoz" galarazi egiten du alderdiok manifestazioarekin bat egitea, aldarrikapen nagusietan bat egin arren.

Hiru alderdiek galdegin dute euskal presoak etxetik gertu diren kartzeletara hurreratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, zigorren bi heren edo hiru laurden beteak dituztenak aske uztea eta Parot doktrina indargabetzea. "Beti defenditu dugu legea ezartzea eta presoen eskubideen alde egitea. Hori ezarrita, ETAren desegitea erraztuko da", azaldu du Isabel Salud Ezker Anitzako arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.